Ongi etorri!

 

Errekaldeko eskaut taldea gara. Gure helburua 9 eta 19 urte bitarteko neska-mutilak denbora librean heztea da, eskaut metodologiaren bidez.

Horretarako eguneko txangoak, asteburuko irteerak, auzolandegiak, pazkoak, kanpaldiak, inauteriak, haurrentzako jardunaldiak, jolasak, abenturak eta beste hainbat jarduera egiten ditugu.

Jarduera horiek guztiak monitore talde arduratsu eta bolondres batek programatzen ditu. Azken finean, taldean hezkuntza-lana egiteko prestatutako pertsonak, erantzunkidetasunetik eta eguneroko lanetik abiatuta.

Gainera, Euskadiko 30 eskaut-talde baino gehiago biltzen dituen Euskalerriko Eskautak-eko kide gara. Horrez gain, “Movimiento Scout Catótlico”-ren parte gara,  estatu mailako eskaut talde katolikoen federazioa.

Gure web orrian ikusiko duzu zer egiten dugun, baina benetan ezagutu nahi bagaituzu, jarrai gaitzazu gure sare sozialetan eta etorri egun batean gure jardueretako batera.

 

Beti prest!