200 eskautak Kobaron ingurua garbitu dute ingurumen boluntariotza jardunaldi batean

Aurtengo Ingurumen Boluntariotza joan den larunbatean ospatu zen eta ekintzara gerturatu ziren azkarrak Kobaron ingurua garbitu zuten. Guztira, 60 poltsa baino gehiago bete zituzten, Bizkaiko talde ezberdinetako 200 bat gazteen artean.

Eguna goizez hasi zen, eta ekintza “Zaborra hustuz, etorkizuna betez” lelopean antolatu zen. Parte hartutako gazteek Kobaron inguruan elkartu ziren ekintzaren jarraibideak ezagutzeko garbitzen hasi baino lehen. Hauek jaso eta gero, Itsaslur pasealekuaren inguruan garbiketari ekin zioten.

Eguneko helburuetako bat ingurumena zaintzearen garrantziaz senstibilizatzea izan zen. Izan ere, garbitu eta gero taldeek Muskizera abiatu ziren, gizakiek naturan duten eragina eta natura zaintzeko modu ezberdinak aztertzeko, haien egunerokoan sor daitezkeen arazoak adibidez jarrita. Goizaren amaieran, otoitz bat ospatu zuten eta bazkaldu eta gero, etxera bueltatu ziren.

 

Natura funtsezko esparrua da eskaut gazteria hezteko, eta jarduera hau kanpora ateratzeko aprobetxatu da, baita guztion konpainiaz gozatzeko. Horrela, jardueraren bidez ekitaldi presentzialetara bueltatu nahi izan da, hainbat gazte elkarlanera bultzatzearen bidez eta haien artean ezagutzen diren bitartean, baita funtsezko lan bat egiten duten bitartean ere.

       

Partekatu!