Azkarrak eta Trebeak Komunitatean ospatu dute Pazko Aldia

Aurreko ikasturteetan ez bezala, aurten Azkarrak eta Trebeak Pazkoaz gozatzeko aukera izan dute ‘etxean’. Apirilaren 1etik 3ra arte liturgia-garai hau bizitzen aritu dira hainbat jardueraren bidez eta Elizbarrutiak eskainitako ‘Adiskide eta senide. Comunidades acogedoras’ izena duten materialekin lagunduta.

Alde batetik, Azkarrak etapa osatzen duten bi adarrak behetik hasi ziren, Aste Santuaren nondik norakoak aztertuz. Horrela, galdera, proba eta ‘pictionary’ baten bidez, egun hauetan gertatzen diren une garrantzitsuak ezagutu zituzten.

Era berean, egun hauetan lan egiteko bultzatutako ekimenaren harira, gazte migratzaileen testigantzari buruzko hainbat bideo ikusi zituzten, eta, ondoren, pertsona horiek bizi dituzten migrazio-prozesuei buruzko sentsazioak partekatu zituzten talde txikietan.

Viacrucisko geltokietako batean dinamika bukatu ostean, bi Azkarrek kandela pizteko keinua egiten.

Bestalde, Trebeak etapan bidaia berezia egin zuten Aste Santuan zehar, gazte migratzaileen errealitatea gogoan izanda. Horretarako, irakurketa fededuna egiten aritu ziren eguneroko lehen orduetan, keinuak lantzen eta komunitate harreragileen ekimenera hurbiltzen. Egunero otoitz txiki batekin amaitzen zuten, taldeko hausnarketarako une gisa.

Etaparen metodologia nagusia alde batera utzi gabe, azken egunean ‘Desierto’ batean aritu ziren lanean, eta ekintza zehatzak atera zituzten, migratzaileen errealitatearekin sentsibilizatzeko edo laguntzeko.

Bai Azkarrak bai Trebeentzat garrantzi berezia hartu du ‘Viacrucis’ delakoak, 14 geltokik osatzen duten unea, non Jesusek kondenatu zutenetik lurperatu zuten arte bizi eta sufritu zuena kontatzen den. Haren azkenengo urratsei buruz hausnartu ahal izateko, 14 taldetan banatu ziren eta dinamika labur bat prestatu zuten, geltoki bakoitzetik igarotzean, talde handian gelditu eta gogoeta bat egin zezaten.

Talde batek Viacrucisko ‘Jesús cae por primera vez’ geltokia aurkezten gainontzeko Trebeei.

Azken batean, liturgia-garai honetako unerik esanguratsuenen zentzua ezagutu eta deskubritzeaz gain, hiru egun hauetan zehar gazteek haien Komunitatean egoteko aukera izan dute.

Egun hauetako argazki gehiago ikusteko sartu hemen.

Partekatu!