Trebeak III amaiera eman dio neska-mutil gisa egiten ari diren prozesuari

Trebeak III (2002) adarrak amaitutzat eman zuen neska – mutil izateko prozesua joan den igandean, urriaren 17an, Nuestra Señora del Rosario  Parrokiako tenpluan egindako ospakizunean. Bertan, haien agintzariak partekatu zituzten, azken hurrats bat non, haien prozesuan zehar izandako bizipenetan oinarrituz, gizartearekin izango duten konpromezua hartzen duten.

Irati, prozesu honetan trebeei laguntzen dien sinboloetako bat erakusten

Ikasturte atipiko baten ondoren, zeinaren erruz ezin izan zuten urrats hori eman 2021eko maiatzean egindako hirugarren hiruhilekoaren irteeran, azkenean agintzariak partekatzea lortu zuten, ohi baino luzeagoa izandako prozesu bati amaiera emanez.

Ospakizuna mezu hunkigarriez Beteta egon zen. Mezu horiekin, taldeko kide eta, ondorioz, mugimenduko kide, izatera animatu zituen pertsona bakoitzari eskerrak emateaz gain, atzera begiratu zuten taldean eman zituzten lehen hurratsak gogoratuz, eta irteera, kanpamendu edota auzolandegietako oroitzapenik berezienak nabarmendu zituzten.

Adar guztiak bertaratu ziren behingoz, taldeko txikienak, nagusienak eta, haietaz gain, Agintzari guztietara gonbidatuta dauden Asabak eta Gurasoak Komisioa ere. Izan ere, edukiera murrizketarik ez zeuden eta ospakizuna ia normaltasun osoz egin ahal izan genuen.

Trebeak Irati begiralearekin batera

 

Partekatu!