Adarrak ingurune naturalaz gozatzen
Adar gehienek irteera bat egin zuten ingurune naturalera joan den asteburuan. Larunbat eta igandean, Bilbo inguruko mendietako gailurrak Errekaldeberriko Eskaut taldeko neska-mutilez bete ziren. Arraiz, Kobetas, Pagasarri, Pastorekorta, Artxanda eta Arnotegitik igaro ziren haien hiruhilekoko jarduerarekin jarraitzeko.
Egoera normalean, taldeko gainerako adarrekin batera asteburu pasa egon beharko ziren egun hauetan. Normaltasun berriak, ordea, adar naturaletan hobeto lan egiten eta prozesuak ahalik eta hobekien ixten laguntzen ari die. Bestalde, txikienak, Koskorrak I eta Koskorrak II, ahalik eta gehien aprobetxatzen ari dira taldean emandako lehen urratsak, eta abentura zein honekin batera landutakoa pixkanaka-pixkanaka ezagutzen hasi dira.
Hiruhilekoaren erdialdetik gero eta hurbilago, azken bilerak oso sentipen ona uzten ari dira taldean, eta orain arte egindako bideari jarraitzeko gogo handia dago.









