Urratsak emanez euskara maitatzen

Urratsak emanez euskara maitatzen

2020-12-04 Berriak 0

Errekaldeberriko Eskaut taldeak Euskaraldia tresna moduan erabili du “Euskarak 365 egun” leloa sendotzeko. Taldean euskara une oro erabiltzeko lan handia dagoen arren, aipatutako leloa egia izateko hainbat ekintza egin dituzte bi aste hauetan zehar euskararekiko duten jarrerari buruz hausnartzeko eta auzoan barrena euskara hedatzeko.

Koskorrek eta Kaskondoek Kuxku Xeroren bisitaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten pasa den bileran. Honek gutun bat bidali zien euskaldunen altxorra den euskara zaintzeko laguntza eskatuz. Horretarako, hainbat jolas proposatu zizkien, hala nola, aho-korapiloak, irrintzi lehiaketa…

Kuxku Xerok Koskorrei eta Kaskondoei bidalitako gutuna

Kuxku Xerok Koskorrei eta Kaskondoei bidalitako gutuna.

Oinarinek haien egunerokotasunean duten euskararen erabileraren inguruan hausnarketa egin zuten. Urkatuaren jokoaren bidez, egun oso batean erabiltzen diren euskarazko hitz eta esamoldeak lortu zituzten, ostean horietako zenbat erabili izaten dituzten aztertzeko.

Azkarrek eta Trebeek, aldiz, euskal hiztunen inguruan dauden estereotipoei buruz hitz egin zuten, horiekin amaitzeko eta baita euskarazko aisialdiaz gozatzeko. Hori lantzeko galdera bat proposatu zitzaien: “nork hitz egiten du euskaraz?”, eta ondoren ikusi zuten umorezko “sketch”-ari esker galdera horri emandako erantzuna aldatzeko aukera izan zuten.

Amaitzeko, lehen egunetik hasita, begiraleek Euskaraldiak proposatutako 15 urratsak bete dituzte haien arteko euskararen erabileran pausu handi bat emanez. Horrez gain, auzoan aurrera eraman diren ekintzetan izan dira.

Laburbilduz, 15 egun hauetan Errekalden euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko aukera dagoela ziurtatu dute.

Gora Euskaraldia eta gora Errekalde!

 

Argazki gehiago ikusteko sartu esteka honetan.

Trebeak III haien bileran izandako euskarari buruzko hausnarketan.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar