Adarrek ‘Martxoak 8’ egunaren esanahia landu dute
Errekaldeberriko Eskaut taldeko adarrek hainbat jarduera egin dituzte bi asteburu hauetan ‘Martxoak 8’ eguna lantzeko.
Koskorrak eta Kaskondoak haien pentsamendu kritikoa eta izaera eraldatzailea pizteko dinamika bat lantzen aritu ziren. Bertan, genero-estereotipo batzuk aurkeztu zitzaizkien zenbait baieztapenen bidez, hala nola: “sentimenduak nesken kontuak dira” eta “gizon futbolariak emakumezko futbolariak baino hobeak dira”. Ondoren, haietako bat ere ez zela egiazkoa ondorioztatu behar izan zuten, eta ikuspegi estereotipatu horri irtenbidea bilatu zioten.

Koskorrak II genero-estereotipoei buruzko ekintza lantzen.
Oinarinek, kasu honetan, auzoko eta hurbileneko inguruko hainbat emakume ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste, Begoña Linaza, Errekaldeko duintasunaren aldeko borrokaren adibide den eta Espainiako lehen familia elkartea sortu zuen emakumea; Filomena Baldezate, Valladolideko emakume bat, oso gazte zela Errekalde auzora iritsi zena, non, denbora gutxira, mundu guztiak ezagutzen zuen familia behartsuenentzako emagina izateagatik; Dolores Ibarruri, Gallartan jaioa eta Espainiako Alderdi Komunistako agintaria, emakumeen eskubideen alde gogor borrokatu zuena; eta Maria Manrique, Euskai eskaut taldeko begirale eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia federakuntzako delekatu, Sestaoko ‘Emari’ talde feministan militante gisa parte hartzen duena.
Azkenik, Azkarrak eta Trebeak Caritaseko ‘Elurra’ zentrotik zetozen bi emakume kanpotarren hitzaldi interesgarri batean izan ziren. Gogoeta bat egin zuten haien hitzak entzun aurretik, eta beste bat geroago. Haien testigantza hunkigarriei esker, jabetu ziren milaka emakume bizi diren errealitate bat aurkeztu zitzaiela, eta haietako asko beren gertuko ingurunekoak.
Ekintza hauetako argazki gehiago ikusteko sartu hemen.

Azkarrak eta Trebeak bi emakume kanpotarren testigantzak entzuten.






